Egoitza Araban duten eta sortzekoa den enpresa proiektu bat daukaten pertsonek parte har dezaketen lehiaketa da. Aurkeztu beharreko proiektuak informazio eta komunikazio teknologietan oinarrituta egon behar du. Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 31n bukatuko da. Epaimahaiaren erabakia irailean jakinaraziko da jendaurrean. Irabazleek 1.000-9.000 euro bitarteko sariak jasoko dituzte. Era berean, Araba Enpresa Digitalaren 6.000 euroko laguntza izango dute.
Helburuak
Caja Vital Kutxako Gizarte Ekintzak eta Araba Enpresa Digitalak enpresa-sortzaileentzako lehiaketa antolatu dute. Lehenengoko edizioa izango da eta bi helburu ditu:
Enpresa proiektua
Deialdia egoitza Araban daukaten eta sortzekoa den enpresa proiektu bat duten pertsonei zuzendurikoa da. Aldi berean, enpresa proiektu hori garapen fasean egon behar da, eta informazio eta komunikazio teknologietan oinarrituta egon behar du. Lehentasuna emango zaie lan arlo hauei dagozkien proiektuei:
Bost proiektu sarituko dira
Saritutako 5 proiektuek diru kopuru hauek jasoko dituzte:
Era berean, Araba Enpresa Digitalaren laguntza jasoko dute. Laguntza hori 6.000 eurokoa izango da, eta ondorengo arlo hauetako bat edo gehiago bideratzeko erabiliko da:
Diru sari horiek baldintza hau dute: sustatzaileak negozio ideia aurrera eramatea. Gauzak horrela, antolatzaileek gai horren tutoretza egingo dute.
Epaimahaiaren irizpideak
Hauek izango dira epaimahaiak proiektuak balioztatzerako orduan kontuan izango dituen irizpide nagusiak:
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Lehiaketan parte hartzeko dokumentuak Caja Vital Kutxako Gizarte Ekintzaren bulegoetan (Olagibel kalea, 2-4) eskura daitezke: izena emateko orria eta proposamen eredua dira.
Dokumentu horiekin batera, proiektuaren balio nagusiak jasotzen dituen laburpen exekutiboa aurkeztu beharko da. Txosten hori idatziz ez ezik, euskarri elektronikoan ere aurkeztu daiteke, betiere inprimatuta 30 orrialde baino gehiago ez baditu. Bestalde, proposamenak pertsona fisiko batek aurkeztu behar ditu. Baldin epaimahaiak egoki baderitzo, pertsona horrek proiektua defendatu dezake.
Proiektuaren bi kopia bidali behar dira helbide honetara:
Caja Vital Kutxako Gizarte Ekintza
(Enpresa-sortzaileen Lehiaketa)
Postas 13 -15. 01005 Vitoria-Gasteiz
Dokumentuak aurkezteko epea uztailaren 31n bukatuko da. Epaimahaiaren erabakia jendaurrean jakinaraziko da irailean.
Informazio gehiago www.enpresadigitala.com webgunean aurki daiteke.
Erantzun
Sartu