Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Elkarteak (EHKME) webgune berria estreinatu du. Erabiltzaileak bertan tokian tokiko eguraldiaren berri izango du. Gainera, webcam-ei esker, zuzeneko irudiak eskaintzen ditu.
EHKME-k oraindik ez dauka tokian tokiko datuak eskaintzen dituzten estazio mekanikorik, baina lehenbizikoa laster jarriko dute Donostia inguruan. Gero Bermeon, Maulen, Iruñean, Treviñon eta beste herri batzutan estazio bana jartzeko asmoa daukate. Estazio mekaniko bakoitzak webcam bat izango du, irudiak jaso ahal izateko. Proiektu nekeza omen da, baina EHKME-k sare meteorologikoa martxan jartzeko asmo sendoa dauka.
Webguneak eskainiko dituen datuak:
Webgunea euskaraz dago, eta irailetik aurrera kontsultak gazteleraz eta frantsesez ere egin ahal izango dira.
Proiektu berri honetan aurpegi ezagunak ari dira, besteak beste:
Webgune berriaren helbidea www.ehkme.com da.
Oharra: Flash barik ezin da erabili; ezin da lehen orritik pasatu, eta barrura iritsi ezkero ere, ezin dira mapa gehienak ikusi. Hori bai, flash mapa horiek, benetan onak eta deigarriak.
Erantzun
Sartu