Teknologia albisteak

Amerikarrak sano-sano gezurra aitortzen

Erabiltzailearen aurpegia
iñaki olano - sarria, araba
2003-06-30 : 11:06

Gezurra esan nuen Getarian... ni baino lehenago zen atarian. Amerikarrek ez dute esaera horren berri. Gezurra eurek aitortzen dute lasai asko. Hoiei errieta egiteko gauza nor da baina?

Paul Wolfowitz Defentsa idazkariorde "yanki"ak aitortu du triskantza handiko armak Iraki leporatzea “aitzakia burokratikoa” baino ez zela izan gerrak herritarren babesa irabaz zezan.

Azioa eginda gero, bost axola.

Mozorroa erortzen hasi zaie eta ez die benetako aurpegia ezkutatzeko gogorik ematen.

Ai, ahoberoak, harroputzak, aginte betez, nagusikeriaz, diruz eta armaz ustelduak. Eta hoien mende denok ere.

Portzierto, Wolfowitz lehengoan aipatu nizuen poker sortako pika-erregea da.

Indonesian enbaxadore zenean Eki-Timorreko sarraskiak ezkutatzen sekulako lana egin omen zuen, eta orain AEBn nagusitasun militarraren teorikoa dugu, Europar Batasuna edo beste inor oilartzerik inola ere ametituko ez dizuna sekula.

Wolfowitzek beste zerbait ere esan du: “Ipar Korea eta Iraken arteko alde nagusia zera da, ekonomikoki AEBk Iraken ez zeukala beste aukerarik, petroliozko itsaso batean igeri dago eta herrialde hori”.

Pentagonoko goi-funtzionari baten hitzak ere interesgarriak dira oso: “Tipo hoiek (irakiar borrokalari irregularrak) erresistentzia gogortzen ari dira, molesto bilakatzen ari zaizkigu. Galdetu beharra daukagu zerk bultzatzen dituen”. Hangoak j izorratzera joan aurretik egiteko moduko galdera polit askoa zen baina... ke ba!

Alberto Piris general erretiratu espainolaren artikulu honetan irakur dezakezue den-dena.

Erantzun

Sartu