Kale Hacking 03 bihar Bilbon, kale irekian
GNU/Linux, Software librea, Internet Wireless bitartez, Install-party, Hitzaldiak, Tailerrak, Musika, Bideoak, etab. Horixe izango da Kale Hacking 03 bihar, ekainak 28, Bilbon. Kale gorrian, gainera.
Lekua: Unamuno enparantza, Alde Zaharra, Bilbo.
Eguna: 2003ko Ekainak 28, Larunbata. Ordua: Goizeko 11:00ak
Egitaraua:
11:30 Install-party (ordenagailuetan Linux jarri)
12:00 Indymedia orokorrean eta albisteak nola argitaratu
13:00 Software libreari buruzko sarrera
13:30 Librezale.org: Mozilla euskaratzeko lantaldearen aurkezpena
14:00 BilboWireless proiektuaren aurkezpena
Parte hartzeko: Agertu zaitez Unamunon larunbat goizean eta zure galdera guztiak erantzuten saiatuko gara. Eta dena doan noski!
Antolatzen dute Indymedia Euskal Herriak, eta Librezale.org taldeak.
Erantzunak kargatzen...