Teknologia albisteak

Trebiñuko karikatura

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Olano - Sarria (Araba)
2003-06-26 : 13:06

Kereilen urrezko garai honetan Trebiñuko udalaren aurka kontentzioso administratiboa jarri du Gobernu espainolaren Burgosko ordezkaritzak.

Osoko bilkuraren ebazpenak daude auzitan, hala nola udaletxeko fatxadako estandartea, "De Burgos por la fuerza-- Burgoskoak indarpean" dioena, eta triptiko bat.

Triptiko honetan bost gertakizun historiko jasotzen dira: Arabara bueltatzeko eskariari bost ezezko (1646, 1940, 1958, 1980, 1998) Espainiatik Felipe IV erregeak, Francoren Gobernazio Ministerioek nahiz Burgosko Diputazioek eta egungo erakunde nahiz tribunal gaztelarrek (Francoren garaiko pertsona berberak maiz) ezetz esan dute behin eta berriro.

Bada, prozedura txit legal eta demokratikoekin (kontentzioso
administratiboa) Arabako bidea ixteaz gain, protesta egiten ere ez diete utzi nahi...

Argudioak harrigarriak dira: Krispazioa sortzen omen du halako gauzekin Trebiñuk, eta Gaztela-Leongo biztanlean iraindu.

Harrapazak karikatura!!!

Euskaldunok ez daukagu irainduak, zapalduak, baztertuak sentitzeko eskubiderik, eta gainera eskubideak eskatzeko garaian Gaztela-Leongoak iraintzen ditugu!!

Erantzun

Sartu