Espainiar estatuko autonomoek uste zitekeena baino gutxiago erabiltzen dute Internet eta posta elektronikoa. Orain gutxi UPTA izeneko sindikatuak kaleratutako datuen arabera, hamarretik hiru baino ez daude Sarera konektatuta, eta gehiengoak ez du asmorik ere.
Ondorengo datuak espainiar Estatuko langile autonomoei dagozkie:
Datu hauek Espainiako Profesionalen eta Langile Autonomoen Batasunak (UPTA) plazaratu ditu orain gutxi "Langile Autonomoak Informazio gizartearen aurrean" txostenean. Txostenean jasotzen denez, "lan handia dago egiteko, Europako herrialde batzuetako mailara heltzeko". Gainera, landa-eremuetan Sarearen presentziak nabarmen egiten du behera. Betiere txostenaren arabera, espainiar Estatuko autonomoek oro har teknologia berriak "oso garestiak" direlakoan daude, "ez dituztelako teknologia berrien onurak ezagutzen".
Hego Euskal Herrian bi administrazioek Internet gizartean zabaltzeko kanpainak abiarazi zituzten: E-Hogar eta Konekta zaitez
Erantzun
Sartu