Linux, GARATU ikastaroetatik kanpo
Antza denez, Linux eta sistema irekien alde hitzegitea oso ondo geratzen da instituzio publikoetan, hauteskunde garaian gaudelarik, batik bat. GARATU ikastaroen kasuan ikus dezakegunez, laister ahazten dira horretaz, tamalez.
Orain dela gutxi, tripartitoak proposatu zuen Eusko Legebiltzarrean instituzio publikoetan software librea erabiltzea Sustatun bertan komentatu zen moduan. Horrela zioen Sustatuko titularrak: Jaurlaritzako hirukoaren proposamena soft librearen alde Eusko Legebiltzarrean .
Guztiok oso arrituta geunden, behingoz talde parlamentario guztiak (Sozialista Abertzaleak ezik) zerbaitetan ados jarri zirelako kasu honetan. Baina hauteskunde garaia zelako proposatu omen zuten hau, zeren orain, kontrako norabidean doazen neurriak hartu dituzte Eusko Jaurlaritzan:
Guztiok ezagutzen dugu Eusko Jaurlaritzaren GARATU, Irakasleen Etengabeko
Prestakuntzarako Plana. Ba ostiralean irten ziren datorren urtean emango
diren ikastaroen zerrendan, eta
hemen
ikus dezakezuen bezela, Linux-i buruzko ikastaro guztiak kendu egin
dituzte (iaz gutxienez 4 edo 5 egon ziren), hoien ordez bakarrik
Windows 2000 Server-ekoak eskaintzeko.
Tamalgarria benetan...
Erantzunak kargatzen...