Sustatu logoa Teknologia albisteak

Reala ez da lehenengoa izan, baina balitza moduan

editorea - Sustatu
2003-06-23 11:06

Realak, gureak, liga irabaziko balu ez dakit nola jokatuko luketen kirol egunkari zein ohiko egunkariek.Gaur egunkariei errepasoa egin eta jaso ditugu handik ateratako azalak. Paperekotik egin dugu notizia, baina egunkari bakoitzaren webgunea ere ematen dugu norbaitek konparatu gurako balitu.

Kirol egunkariak lehenik eta gero Gipuzkoan jasotzen ditugunak sartu ditugu errepaso honetan. Ez daude denak, baina ez da gura izan den-denak egotea ere.

  • Marca: azala eta kontra-azala hartzen duen argazkia ageri da eta titularrean ALIRÓNIE! Argi uzten du Ronaldoren Real Madrilak irabazi duela galaxietako liga. Txuriek irabazten duten 29. liga da aurtengoa. Webgunea.
  • Sport egunkariak jarraitu die Bartzelonako koloreei. Titularra, argazkia eta azalaren ehuneko zatirik handiena eskaini dio. El Barca gano al celta y estará en europa UEFA, SI, dio. Webgunea.
  • As egunkariak azal guztia Madrilari. Titularra: ALIRÓN eta Ronaldoren hitzak jaso ditu: *el flequillo me da suerte. Ya sólo me queda la Chanmpions". Webgunea.
  • Mundo Deportivon erreala da azaleko irudi. Handi handi jarrita GRACIAS! Eta argazkian jokalari guztiak agertzen badira ere, Tayfun agertzen da besteen gainetik Khokhlov-ekin batera. Barruko orrietan lau izar eman die, emotivo izan zela-eta. Webgunea.
  • El diario Vascok como campeones dio letra handitan. Txikiagotan La Reeal ganó al Attlético, pero el título fue para el Madrid, que superó al Athletic. Argazkian txapeldun modukoak ei diren jokalariak. Webgunea.
  • Deian, Gipuzkoakoan, titular elebiduna-edo: ZORIONAK REAL!!. Argazkian Khokhlov eta Tayfun jokalari guztien gainetik. Barrenean: La Real y su afición celebraron por todo lo alto el segundo puersto, a pesaer de que el Athletic no pudiera con la el Real Madrid. Webgunea.
  • Garan letra handietan La Real no pudo coronar la mejor temporada de los últimos años. El 3-0 ante el Atlético no fue suficiente tras la victoria del Madrid, 3-1, ante el Athletic. Lehenengo orrian editorialaren zati bat ere agertzen da. Webgunea.
  • Berrian, ezin ikusi paperean, eta webgune berrituan ere ez da ezer agertzen atzoko partidez. webgunea

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu