Teknologia albisteak
1

"Berria" agortu da dagoeneko. Aukera bakarra webgune berria

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2003-06-21 : 17:06

Gaur eguerdirako agortu dela esan digute hainbat eta hainbat herritako egunkari saltzailek. "Ia horrela jarraitzen duen" zioen gure herriko saltzaileak. Atzo heldu zen Martin Ugalde parkera ere eta bedeinkazio guztiak eman ostean eta jende askoren bultzadarekin gaur 50.000 etxetan izango da "berria".

Martin Ugalde parkean Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Irlandako hainbat argitalpenetako zuzendarien babesa jaso eta gero harpidedun guztiei banatu zaie berria. Asko eta asko ziren esku artean jasotzeko gogoz geundenak. Orain berrituta datir berriz nazio mailako egunkari euskalduna: berria.

Lehen zenbakiak jakinmin handia piztuko zuela aurreikusita salmentan 'Berria'-ren 50.000 ale jarri diren arren, leku askotan agortu egin da eguerdia iritsi baino lehen. Jendeak, gainera, gustura hartu du kazeta berria: itxura batean, behintzat, "argiagoa" eta "irakurterrazagoa" ematen duela nabarmendu dute irakurle askok. Horrela dio berriaren webgunean irakur daitekeen notiziak

Paperekoa argiagoa eta irakurtzeko errazagoa dela, ba gauza bera esan daiteke sareko berriaz. www.berria.info guneak Interneten ematen ari diren tendentziei jarraitzen die. Azken orduko berriei lekua ematen die gainera, eta horixe da nabarmentzekoa webgune honetan. Azken berria idazten dihardudan momentu honetan sartu dute, 14:46 diren honetan: Koordinazio taldea aukeratu du Udal Hautetsien Biltzarrak . Hori falta zuen aurreko webguneak eta eskertzekoa da berri hauek jaso ahal izatea.

Inkestak, agenda, berriak sailkatuta, harpidetzak egiteko modua…Ikusten da oraindik lan egiteko arloak badaudela (ingelesezko bertsioa, kasu), baina paperean aurrera egin duena egin du sarean ere. Bietan segi dezala geratu barik.

Beste Webgune Euskaldun Bat: Zorionak eta ondo etorri!

Erantzunak

Gorka
2003-06-21 : 17:53

Gaur lanetik irten bezain laister, eguerdiko ordubatetan, kioskora joan naiz Berria erostera. Agortuta zegoen. Portu eta Santurtziko hainbat kiosko eta aldizkari-dendatara joan naiz bila, baina alperrik. Leku guztietan omen dago agortuta. Azkenik, taberna batean irakurri behar izan dut. Ea lortzen dugun gaur lortutako arrakasta mantentzen.

Erantzun

Sartu