Urola Kostako Udal Elkarteak "Kirol elkarteen eskuliburua" argitaratu du, EUSKARA SASOIAN egitasmoaren barruan, eskualdeko kirol elkarteei (Aia, Getaria, orio, Zarautz eta Zumaia) beren eguneroko lanetan euskaraz idazten laguntzeko.
Urola Kostako Udal Elkarteak, Kirola Euskaraz programaren barruan, EUSKARA SASOIAN egitasmoa jarri zuen martxan 2002an. Egitasmo horren helburua eskualdeko kirol elkarteetan euskararen erabilera areagotzea da.
Iaz, eskualdeko kirol elkarteen (47) hizkuntza egoera aztertu zuen udal elkarteak. Ondoren, emaitza aztertu eta esku-orria kaleratu zuen kirol elkarteei, udal zerbitzuei eta herritarrei horren berri emateko.
Azterketaren arabera, kirol elkarte horietan euskara sustatzeko oztopo nagusia jarduera idatzian aurkitzen da. Horri aurre egiteko EUSKARA SASOIAN 2003 egitasmoak honako lan ildoak finkatu ditu:
Udal Elkartea egitasmo hori bideratzen ari da PLANIKER, K.E. elkartearekin elkarlanean.
Urola Kostako Udal Elkartea
Euskara Zerbiztua
943 89 43 06
Erantzun
Sartu