Teknologia albisteak

Bonbardaketa publizitarioa sakelako telefonoetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-06-25 : 10:06

Japoniako enpresa batzuk egunean milioika "spam" edo mezu publizitario bidaltzen dituzte telefono mugikorretara. Telefono hauen erabiltzaileek, ordea, ez dute iragarki horiek jasotzeko baimenik eman, eta, gainera, horiengatik ordaindu behar dute. Interneten egoera gaiztoagoa da; nork ez du inoiz bere posta kontuan halako mezurik jaso?

KDDI Japoniako telekomunikazio enpresa nagusienetarikoa da, eta "spam"ei jarri zien mugak errespetatzen ez zirela ikusirik, 25 enpresari debekatu die iragarkiak telefono mugikorretara bidaltzea.

Hala ere, Interneten "spam"-en arazoa larriagoa da, japoniarrek beren ordenagailuetan egunean hamarnaka mezu jasotzen dituztelako. Egoera ikusirik, politikoek, telefono-konpainiek eta erabiltzaileek bat egin zuten mezuak bidaltzen dituzten enpresei aurre egiteko.

Nik gaur, adibidez, horietako bat jaso dut:

"Want a BIG Penis?"
Experience the results you've always wanted
with a MASSIVE scientific breakthrough:
Our Doctor-Approved Pill Will Actually Expand, Lengthen
And Enlarge Your Penis. 100% GUARANTEED!
Best of all...


AEBetako sakelako telefonoen erabiltzaileek ere publizitate-bonbardaketa sufritzen dute. Internet bidez bidaltzen diren mezu publizitarioek gora egin dute %85 azken urtean. Mugikorrekin beste hainbeste. "Spamer"rek iaz 4'9 bilioi mezu bidali zituzten.

Hori dela-eta Komertzioaren Komisio Federalak uztailetik aurrera telefono zenbakien zerrenda bat egiten hasiko da. Zerrenda honetan iragarkirik jaso nahi ez duten erabiltzaileak azalduko dira.

Zabor-mezuak bidaltzen dituzten enpresa batzuk esan dute erabiltzaileei mezuaren zenbatekoa itzuliko dietela (2 eta 10 zentabo artekoa), baina horretarako lehenago erabiltzaileek beraiek zenbatekoa eskatu beharko diete.

Erantzun

Sartu