Nafarroako Merkataritza eta Industriako Ganberak bere 2003ko sarien deialdia egin du. Esportazioa, merkataritza edo zerbitzuen banaketako berrikuntza eta enpresa ibilbidearen inguruko sariak izango dira. Deialdi honetarako hautagaiak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da. Sari hauekin Ganberak Nafarroako enpresari eta enpresen lana ezagutarazi nahi du, beren jarduera eta lorpenekin aberastasuna, enplegua eta ongizatearen sorkuntzan parte hartzen baitute.
Erakunde honen ustetan, enpresak saritzeak eta beren arrakastak azpimarratzeak, Nafarroako gizarteak horiek egiten duten lanaren ikuspegi positibo bat izatea ahalbidetzen du. Aldi berean, merkatu ekonomian enpleguaren eta hazkunde ekonomikoaren arteko batasunaren lotura izaki, enpresak funtsezko erakundeak direla azaldu nahi da.
Nafarroan kokaturiko enpresei zuzenduta
Esportazio eta zerbitzu edo merkataritza berrikuntzen saria Nafarroan kokaturiko enpresei zuzendutakoa da. Era berean, Ganberako kide izatea beharrezkoa da, besteak beste.
Bestalde, enpresa ibilbideari dagokion saria enpresei, exekutibo eta profesionalei dagokie. Enpresarentzat lan egin duten, Nafarroako enpresa elkartegintzan eta Nafarroako garapen ekonomiko eta sozialean jardun duten hautagaiak izango dira.
Ganberako Exekuziozko Batzordeak hautagaiak baloratu eta erabakiak hartuko ditu. Epaimahaiaren erabakia oinarrizko irizpideetan zentratuko da eta ezingo da inongo auzitegian helegiterik jarri. Epaimahaiaren erabakia helarazten denean, sari banaketa ekitaldi batean burutuko da.
Aurreko edizioetako irabazleak
Orain zazpi urte eman ziren lehenengoz sari hauek. Hauek dira urteetan zehar irabazle izan direnak:
Informazio gehiago nahi izanez gero, Diario de Navarra egunkarian irakurri daiteke.
Erantzun
Sartu