Javier Uria hil da, Athleticeko presidentea
2003-06-18 20:06
Javier Uria, Athleticeko lehendakaria, arratsaldeko hirurak aldera hil da, minbiziak jota. Zeberion jaioa zen eta 43 urte zituen. Bi urte zeramatzan Athleticeko lehendakaritzan.
1994an Athleticen zuzendaritzan sartu zen, Jose Maria Arrateren taldean. Sasoi batez klubeko lehendakariordea izan zen. Konforme ez, baina, eta utzi egin zuen zuzendaritza. Harik eta 2001ean hauteskundeak irabazi eta taldeko lehendakari bihurtu zen arte.
Harrezkero, Andoni Zubizarreta kirol zuzendari izendatu, Jupp Heynckes ekarri eta buru-belarri saiatu zen Athleticen barne eta kanpo egitura berritzen. Halabaina, ezin izan du amaitu hasitako lana. Minbiziak eraman du.
Erantzunak kargatzen...