Teknologia albisteak

Azkenean!!! 52 amerikar gaixtoen pokerra

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki olano
2003-06-19 : 10:06

Gogoratzen al duzue marineek Iraken adar eta buztan zorrotzdun "malo-maloso" hoietako bat harrapatzen zutenen bakoitzean nola irudikatzen zuten telebista eta abarrek poker karta-sortaren barruan... "ha caído el as de picas..." Ba hemen duzue amerikarrekin egindako arrapostua. Bikain.

Helbide honetan jakingo duzue Condoleeza, Rumsfeld eta abar luze baten historiala. Baita James Baker eta Kissinger bezalako "historiko"en arrasto garbia ere.

Eta hori gutxi balitz, bihotzez gomendatzen dizuet Greenpeace aldizkariaren 65. alea. Bertan "mundu librearen" gidari zintzo hauek zein administrazio kontseilutan dauden jakingo duzue, akzioak non dauzkaten sartuta...

Adierazgarria zinez.

Halako txintxoekin bizi gaitezen lasai, euren neurriko gaixtorik munduan ez baitago.

Erantzun

Sartu