Teknologia albisteak

Okzitaniera, friuliera eta beste hizkuntza gutxitu batzuk bat eginda

Erabiltzailearen aurpegia
Gontzal Landa - Goiena
2003-06-19 : 11:06

Europako Hizkuntza Gutxituen Bulegoak sareratu du. Webgune berriak 25 hizkuntza inguru erabiltzen ditu dokumentuak eta lotura interesgarriak eskaintzeko. Aurrerapauso bat da, EBLULen webgune zaharra bi bertsiotan baino ez zegoelako (ingelesez eta frantsesez).

Norberak aukeratzen du hizkuntza webgune honetan. Niri euskaraz zabaldu zait nire mozilla nabigatzaileak euskaraz zabaltzeko aukera baitauka lehenetsita. Izan ere, webguneak edukiak sortzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den editore euskaldun bat dauka.

Lingualia.net-ek makina bat esparru jorratzen ditu, besteak beste:

Zaila da Sarean topatzea hizkuntza hauetan dagoen materiala: okzitanieraz, friulieraz, sorbieraz, ijito-hizkeraz, lituanieraz, altzazieraz edo irlanderaz... Ingelesa nagusi dela ez dago esan beharrik.

Edonola ere, webguneak eskaintzen duen atal interesgarrienetakoa hizkuntz-entziklopedien gainekoa da, on-line dauden entziklopediak biltzen dituena, hain zuzen ere.

Gainera, bertako kide eginez gero zuk bidalitako dokumentu interesgarriek webgunean bertan lekua izan dezakete.

Bestalde, EBLULen webgune zaharra bi bertsiotan baino ez zegoen (ingelesez eta frantsesez). Hizkuntza gutxituek Interneten bidea egin behar dute, eta Lingualia.net hizkuntz-komunitate horiek beren esperientziak elkartrukatzeko topagunea izan daiteke.

Erantzun

Sartu