Teknologia albisteak

Katalana Europan ofiziala izatearen alde, Internet bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2003-06-13 : 15:06

Europako Batasuneko lehendakaritzak herritarren proposamenak hurrengo goi-bilerara (ekainak 21) helarazteko aplikazio bat jarri du Interneten. Proposamen bozkatuena oraingoz, katalana hizkuntza ofiziala izan dadila.

Datorren astean (ekainak 21-22), Europako Batasuneko goi-bilera da Grezian, Tesalonikan. Greziako EB-ko lehendakaritzan bilera horretan agintariei eskaerak/galderak egiteko aplikazio bat jarri dute Interneten. Jendeak egindako eskaeren gainean bozkatzeko aukera dago, eta oraingoz aldeko boz gehien jasotzen ari dena katalanaren ofizialtasunaren aldeko eskaera bat da.

Bartzelonako pertsona batek egin du proposamena, katalanez eta espainolez, eta halaxe dio:

Sóc catalana i visc a Barcelona. M'agradaria que l'Unió Europea donés suport i reconeixement oficial a la meva llengua. Crec que fora bo una consulta sobre aquest tema.

Aldeko boto mordoa ari da proposamena jasotzen, Katalunian mezu eta webgune honen aldeko kanpainatxoa hedatu delako. Horra artikulua El Racó Català weblogean.

Greziako EBren lehendakaritzaren e-Voices webgunea, eta ekimen honen (edo beste batzuen) aldeko botoa emateko aukera hementxe duzu

Katalana Europan ofizialtzearen aldeko beste ekimen bat, hemen.

Erantzun

Sartu