Bitakoren arteko loturak aztertu dituzte Fernando Tricas eta Juan Mulian Merelok. Vienan aurkeztu dituzte Estatua aztertze eremu izan duen lanaren emaitzak. Euskarazkoak ere aztertzen dituzte Blogometroan.
Tricas Zaragozako Unibertsitateko informatika departamentukoa da. Merelo, berriz, Granadako Unibertsitateko arkitektura eta ordenagailuan teknologian aritzen da. Hirugarren bat ere izan dute lagun ikerketa honetan: Victor Ruiz, Blogaliaren sortzailea. Blogalian batzen dira bitakora pila bat.
Hauek hirurak dira Blogometroaren sortzaileak. Blogometroaren bidez Estatu espainiarreko 2.400 bitakora aztertzen dira. Horrekin, lotura gehien dituen albisteen batura egiten da eta beraiek blogosfera deitzen diote. Aparailu honek gauero egiten du bilaketa bat eta ranking-a ematen du.
Atera dituzten ondorio batzuk:
Hauek denak Tricas-ek Vienan azaldu zituen, baina Nafarroako Jose Luis Orihuelak ere egin zuen hitzaldi bat. Gaia: Teknologia berriek duten eragina medio tradizionalengan.
Hauek guztiak CiberPais-eko gaurko egunkarian dakartza eta handik jaso ditugu.
Erantzun
Sartu