Teknologia albisteak

Narrazio lehiaketa: "Bai, erregular"

Erabiltzailearen aurpegia
Maider - ...eta kitto Euskara Elkartea (Eibar)
2003-06-12 : 10:06

Iaz egin zuen bezala, aurten ere, "Bai, erregular" Eibarko euskaraz idatzitako narrazio lehiaketa antolatu du Eibarko ...eta kitto! Euskara Elkarteak.

Lehiaketa 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta aurrean esan bezala, Eibarko euskeraz idatziko dira.

Oinarriak edo bete beharrekoak kalean ditugu jada, beraz, norbaitek interesa izanez gero, guregana jo dezake, honako telefono honetan: 943-200918 eta Maiderrengatik galdetu.

Oinarrietako batzuk hauek dira:

  • Parte hartzaileek, gehien jota, bi lan aurkeztuko dituzte, aurretik argitaratu gabeak eta saririk jaso gabeak.
  • Lau ale aurkeztu beharko dira: makinaz idatzita espazio bikotzarekin eta alde batetik, DIN A4an; eta ordenagailuz 10-12 letra neurrian, espazio bikoitzarekin eta alde batetik idatzita.
  • Lanek gutxienez 3 orri eta gehienez 7 orri izango dituzte.
  • Lanetan ezingo da egilearen daturik azaldu. Sobre itxi batean partehartzailearen datu guztiak ipiniko dira (izen-abizenak, helbidea, telefonoa, adina eta NANaren fotokopia).
  • Azalaren kanpoko aldean lanaren lema edo izenburua jarri beharko da. Lau laenetan ere, lema jarri beharra dago. Sobrearen kanpoko aldean eta 4 aleetan izenburua ipiniko dira bakarrik.
  • Epaimahaiaren erabakia 2003ko urriaren 8an emango da ezagutzera eta sari banaketa urriaren 13an egingo da.
  • Lanak 2003ko irailaren 13a baino lehen entregatu beharko dira gure bulegoetan (Errebal 13-3, 20600 Eibar). Irabazleak 150,25 euroko saria eskuratuko du eta bigarrenak, berriz, 90,15 euro.

Iaz, guztira, 10 lan jaso genituen. Irabazlea Enrike Izagirre eibartarra izan zen, "Umetakuak" lanarekin. Epaimahaia Eibarko lau euskalzale adituk osatuko dute.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago