Heziketan laguntzeko jarduerak doan
Clic izeneko webgune honetan aurkituko dituzu hitz gurutzatuak, nor den nor, letra zopa, galde-erantzunak..., eta hamaika jolas gehiago. Hauetako zenbaitek, gainera, erabiltzen dituzte musika, testuak, grafikoak etab. Katalanez, espainolez, ingelesez eta baita euskaraz ere.
Rincon del clic gunean aktibitate multimedia guzti horiek egin daitezke. Eskolen arteko kolaborazioan oinarritu gura dute eta hezitzaileendako tresna egokia da.
Clic ekintzak euskaraz
Clic ekintzak euskaraz badaude eta pila bat dira. Askotan itzulpenak dira gure hizkuntzara eginak, baina badago originala euskaraz duenik ere. Elkartrukerako gune honetan material zaindua dago, ondo garatua eta oso didaktikoa. 1.011 aplikazio daude eta 114.985 jarduera egiteko. Ez da txantxa gero!
Bi pausu jarraitu behar dituzu hor dagoen materialaz gozatzeko:
- Ekintza guztiak 3.0 bertsioarako daude pentsatuak eta hemendik jaitsi dezakezu behar duzun materiala.
- Aukeratu lehen ere eman dugun Clic ekintzak euskaraz lekuan eta aurrera!
Eguzki sistemaren gainekoak ordenagailuaren laguntzaz ikasi ditzakezu, gizarte zientziak, matematikak... Segi-segi eta gozatu! Ez galdu helbide hau el raco del clic.
Erantzunak kargatzen...