EuskalIRC: euskaldunon sareko topaleku berria
Euskaldunak biltzeko gune berri bat jaio da: EuskalIRC. Edozein gaietaz hitz egin, eztabaidatu eta oro har zure gustuko mintzagai, pentsakizun edota iritziak plazaratzeko gune askea. Laguntasunean une gogoangarri bat bizitzeko aukera paregabea alajaina!!
Erabiltzaile xume batzuen artean bilduriko aurrekontuarekin eman zuen lehen urratsa EuskalIRC Taldeak. Lankidetza eta elkar laguntza ardatz izanik, beharrezko teknologia sortu, garatu eta helburuak gorpuzten hasi ginen. Horrela sortu zen euskaldunok batzeko gune berria: EuskalIRC. Hasiera guztiak bezala, geurea ere ez zen erraza izan. Dena dela, oztopoak saihestu eta helburu berriak finkatu genituen.
Libre eta gustura sentiaraztea da EuskalIRCren egungo jomuga, euskaldunok geure gauzetaz solastea edota gure bizipenak elkartrukatzeko aukera eskaintzea. Errespetuan eta gertutasunean oinarriturik, zure hitzari bidea ireki diezaiokezu, hemen, zure IRC-an:::EuskalIRC-an.
Epe laburrera erabiltzaileei posta zerbitzua eskainiko badiegu ere, mementoz gure web gunearen hobekuntza lanetan dihardugu, besteak beste, edukien gehikuntzan, eleaniztasunean, zerbitzuen hobekuntzan eta gunearen ezagutza mailaren hedatzean.
Informazio gehiagorako edota zuen iritzi eta iradokizunak luzatzeko admin@euskalirc.com helbidean edota www.euskalirc.com web gunean aurki gaitzakezue.
Anima zaitez eta bisita gaitzazu!!!!
EuskalIRC Taldea
Erantzunak kargatzen...