Coca-Colaren ordezkoa badator Euskal Herrira. AEBen aurkako kola
AEBek azken urteetan eramandako kanpo-politika eragin negatiboa izaten ari da Coca-Cola bezalako multinazionalengan. Freskagarrien salmentek izugarri egin dute behera Saudi Arabian. Euskal Herrian Kola berria merkaturatuko da laster, Britainian ekoitzitakoa: Ehka. Bidezko merkatua indartzeko ekimen ausarta.
Irango enpresa batek 1954an Zamzam kola merkaturatu zuen. Zamzam Meka hirian dagoen iturri sakratu bat da. Azkenaldian, arrakasta izugarria izaten ari da Saudi Arabian: aste bakarrean ia lau milioi litro saldu dira, Coca-Cola eta Pepsiren kalterako: Mendebaldeko komunikabide batek Zamzam kola salmenten igoera arabiarrek AEBen aurka duten iritziari egozten diote.
Estatubatuarren eta saudiarren arteko harremanak krisialdian daude, eta Coca Cola-ren salmentez gain AEBetako agintariak (politikoak eta, batez ere, enpresarialak) petrolioaren gorabeherak ere arduratzen dituzte. Izan ere, jekeen herrialdea petrolio esportatzaile nagusia da. Urre beltzaren iturri nagusia ixteak Wall Street-en galera handiak eragingo lituzke.
Bidezko merkatuaren aldeko kola gurean
Dagoeneko eskatu daiteke Bretainiako tabernetan hemendik aurrera Euskal Herrian merkaturatuko den kola berria. Bretainian bertan Kan Ar Bed kooperatibak ekoizten duen kolak bidezko merkatua sustatzeko asmo sendoa dauka. Arrosan urtero egiten den Euskal Herria Zuzenean musika jaialdian izango da edari berria dastatzeko aukerarik.
Erantzunak kargatzen...