Teknologia albisteak

Hiru.com: Etengabeko Ikaskuntzarako ataria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-06-09 : 17:06

Hiru.com herritar guztiei etengabeko ikaskuntza emateko jaio den webgunea duzu. Zure familiarekin, eta gozatuz, ezagutzaren zirrara sentituko duzu. Horixe diote behintzat gaur aurkezten den Webguneko editoreek. Beste Webgune Euskaldun Bat.

Edukiak ikusten jarraitu gura baduzu www.hiru.com webgunean izena eman beharko duzu. Oso erraza da izena ematea. Hortik aurrera artikulu pila bat izango dituzu zure eskura. Automatikoa da izen-emate hori eta segundo gutxian bidaltzen dizute pasa-hitza.

Horrela diote hiru.com-ekoek: Hiru.com hezkuntza alorreko ataria sortzeko lehen ahalegina da, eta bere helburua da hezkuntzako zerbitzu publikoak internetetik ematea, bere edukiak doan eskainiz. Atari honen asmoen artean daude, besteak beste, euskal hiritarren prestakuntzarako erreferente bilakatzea eta hiritarrei laguntzea euren jarrera aktiboa eta parte-hartzailea sendotzen.

Atari hau sekuentzia logiko baten lehenengo urratsa da. Izan ere, eukal hiritarren eguneroko bizitzan IKTak integratzeko asmoz, 1999an Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2003 egitasmoari ekin zitzaionetik, aurrera eramaten ari den ekintzen artean kokatu beharra dago.

Argi daukagu, bestalde, atari berri hau askoz ere asmo handiago baten hasiera besterik ez dela, eta ataria edukiz eta atal berriz hornitu beharra dagoela, gure gizarteko herritar guztiak asetze aldera.

Honako hau proiektuaren lehenengo fasea da, eta bertan, kontsulta gisa, hainbat gairi erantzuna ematen saiatu gara. Dudarik gabe, hemendik aurrera, elkarreragiteko eta parte hartzeko aukera areagotzea egokituko zaigu.

Erantzun

Sartu