Teknologia albisteak

Lau Haizetara: euskara sustatzeko tresna berria Oreretan

Erabiltzailearen aurpegia
Gontzal Landa - Goiena
2003-06-06 : 12:06

Lau Haizetara euskaldunon elkarteak egin du Sarean bere txokoa. Webgune berrriak Oreretako euskaldunen topagune berria izan nahi du, eta horregatik webgune interaktiboa da: nahi duen orok portadan azalduko diren albisteak edo hitzorduak idatz ditzake.

Portadan bertan azaltzen dira herritar xumeek webgunera bidalitako albisteak zerrendatuta, berrienetik zaharrenera. Albisteak euskara eta euskal kulturaren gainekoak dira nagusiki.

Lauhaizetara.net guneak, gainera, aukera ematen dio erabiltzaileari irakurritako albiste baten inguruan bere iritzia emateko, eta, beraz, eztabaidagune ere izango da ziurrenik.

Egutegia da www.lauhaizetara.net-ek eskaintzen duen beste zerbitzuetako bat. Oreretako euskaldunon komunitateari ebento edo hitzordu baten berri eman nahi badiozu eta bertan parte hartzera gonbidatu, hauxe duzu toki aproposa.

Beraz, edonork har dezake parte webgunearen edukien sorreran, betiere euskara herritarren arteko hartu-emanetan sustatze aldera. Bestalde, webgunearen eduki estatikoetan, besteak beste, Lau Haizetara elkartearen xehetasunak eta argazki galeria bat daude.

Erantzun

Sartu