Teknologia albisteak

Toyotak etxe eta bulegoentzat gelak egingo ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Astigarraga - CS
2003-06-06 : 10:06

Toyota Motor Co. auto egilearen Toyota Housing eskumendeko sozietatea etorkizuneko etxe eta bulegoei begira, gelak diseinatu eta egiten hasiko da. Auto egileen euskal hornitzaileek adi egon beharko dute.

Toyota Housing Co hurrengo belaulanaldiko gelen diseinuan eta ekoizpenean hasteko asmoa du.

Proiektuan Tokyo-ko Unibertsitatearen Sakamura Laboratory-ko ikertzaileek parte hartuko dute, Ken Sakamura irakaslearen zuzendaritzapean. Ken Saramura Tron sistema -ren asmatzailetarikoa da.

Gelen energia, ingurumena edo sistema elektrikoak kontrolatzeko Informatika sistemak oinarrizkoak izango dira.

Izan ere, Toyotak egingo dituen etorkizuneko geletan energia sortzeko sistema aurreratua aurreikusten da: eguzki indarra, aire indarra eta konbustible pilak.

Euskal enpresa asko autoegile haundien hornitzaileak dira, eta Toyota-k automobilgintzan ikasitako ezaguera askok gelen ekoizpenean aplikatzeko asmoa duela esan duenez, ez dirudi beste autoegileek atzean geratuko direnik.

Erantzun

Sartu