Teknologia albisteak

Sarearen eragina kazetaritzaren eginbeharretan

Erabiltzailearen aurpegia
Gontzal Landa - Goiena
2003-06-05 : 13:06

COST Action A20 izeneko nazioarteko kongresuaren bigarren edizioa Iruñean eginog da Nafarroako Unibertsitateak antolatuta, datorren ekainaren 27 eta 28an. Kongresuaren leloa: "Hacia nuevos paradigmas de los medios: contenido, productores, organizaciones y audiencias".

Internetek gure bizitzan eta gizarte komunikabideetan eragiten ari dituen aldaketak aztertuko dituzte. Ondoko gai hauek jorratuko dituzte:

  • Komunikabideen produktuak.
  • Komunizkazio munduko profesionalak.
  • Komunikazio munduko enpresa eta erakundeak.
  • Publikoa.

Programa zehatzago ikusteko sakatu hemen.

COST (European Co-operation in the field of Scientific and Technical Research) 1971. urtean sortu zuten. Ikerketa tekniko eta zientifikoaren esparruan lankidetza bultzatzea du helburu eta gobernu arteko proiektu bat da.

COST Action A20, zehatzago, Europako 22 herrialdetako adituek osatzen dute, eta Internetek komunikazio-industrian eragiten dituen aldaketak aztertzen dituzte.

Erantzun

Sartu