Teknologia albisteak

Limusinako konputagailuak harrapatuta

Erabiltzailearen aurpegia
Gontzal Landa
2003-06-09 : 11:06

Gertaera barregarri eta bitxi bat jazo zen orain egun batzuk Tailandian. Bertako Finantza ministro Suchart Jaovisidha eta bere txoferra BMW limusina batean harrapatuta geratu ziren, ibilgailuko konputagailua blokeatu zelako. Ezin zituzten ateak eta leihoak ireki, eta aire egokituak ere kale egin zuen. Limusina barruko tenperaturak gora egin zuen etengabe.

Hamar minutu behar izan zituzten ibilgailuaren inguruan zebilen polizia bati egoeraz jabetzeko. Poliziak mailua hartu eta aurreko kristala txikitu zuen.

Bangkok Post egunkariak txosten poliziala argitaratua izan zen. Antza denez, BMW 520 kotxea ministroarena zen, eta normalean erabiltzen zuen Mercedes markakoa tailerrean utzi zuen.

BMW enpresak modelo horretako kotxeak 2002. urtean merkaturatzeari ekin zion, eta teknologikoki Windows-en CE sistema operatiboan oinarritzen da. Gainera, Automotive v3.5 izeneko plataforma ere erabiltzen du, Microfost-en webguneak jaso bezala.

Ibilgailuak antibirusa gaurkotuta izango zukeen?

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago