Ekainaren 5ean Ingurumenaren Mundu-eguna ospatzen da, mundu mailako ingurumenari buruzko konzientzia sustatzeko Nazio Batuen tresna izanik, hala nola ardura eta ekintza politikoa bultzatzeko.
Aurtengo Aste Berdea -ren helburu nagusia gure herrialdeko ingurumenaren egoerari buruzko iritziak trukatzeko eta arlo horretako ekarpen garrantzitsuak jasotzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ingurumen-politika berrian egiten diren aurrerapenak ezagutzera emateko, urtean behingo topagune bat sortzea da.
Aste Berdearen egitaraua honakoa da:
- ASTEHELENA, ekainaren 2a: TOKIKO AGENDA 21ak EUSKAL UDALERRIETAN, II. JARDUNALDIAK
2006rako erronkak eta aukerak . Donostiako Kursaal Jauregian.
- ASTEARTEA, ekainaren 3a: GOBERNU BATZARRA, GARAPEN JASANGARRIARI BURUZ, URDAIBAIKO BIOSFERA-ERRESERBAN eta PRESTIGE-RI BURUZKO JARDUNALDIAK
Euskal Autonomia Erkidegoko marea beltzaren azterketa eta horri buruzko hausnarketa
- ASTEAZKENA, ekainaren 4a: INDUSTRIA ETA INGURUMENA GAIARI BURUZKO JARDUNALDIA
EAEko industriarentzako erronkak eta aukerak . Miramongo Parke Teknologikoan, goizeko 9:00etatik - 13:00etara.
- OSTEGUNA, ekainaren 5a: Ingurumenaren Nazioarteko Eguna . Bilboko Erakustazokan, goizeko 10:00etatik - 13:00etara.
- OSTIRALA, ekainaren 6a: MUGIKORTASUN JASANGARRIARI BURUZKO JARDUNALDIA
Euskadin mugikortasun jasangarriaren bidean . Gasteizko Europa Jauregian, goizeko 10:00etatik - 14:00etara.
Euskal Administrazio Publikoaren filosofia, helburuak eta helmugak Garapen Jasangarriaren EAEko Ingurumen Estrategia 2002-2020 dokumentuan daude jasota.
Eta hemen, Nazio Batuen Ingurumenaren Mundu-eguna -ri buruzko informazioa dago.
Erantzun
Sartu