Sakelako telefonoen lapurretei aurre egiteko IMEI sistema
Iaz tankera honetako lapurretek nabarmen egin zuten gora Britainia Handian, eta egoera larriak bertako Gobernua neurri eraginkorrak hartzera behartu zuen. Ostutako telefonoak blokeatzeko sistema sustatu zuen, eta orain sistema hori Hego Euskal Herrian martxan jarri da.
Pasa den martxoan Dick Turpinek eman zigun IMEI zenbaki honen berri Sustatun .
Sareko komunitatea kezkatuta dago, eta gai horretan interesak dituzten enpresen webguneek lapurretak saihesteko neurriak eskaintzen dituzte:
Zer egin sakelako telefonoa lapurtzen badigute:
- Telefono guztiek IMEI zenbakia daukate. 15 digitodun zenbaki bat da, eta gure telefonoa lapurtzen badigute oso baliagarria izango litzaiguke, eta horregatik ondo gordetzea komeni da. IMEIa instrukzioetan edo fakturan ager daiteke; baita telefonoaren pantailan bertan ere *#06# sakatuta.
- Eman dezagun telefonoa lapurtu digutela: ahal bezain laster gure telefono-konpainiara deitu beharko genuke, eta gure IMEIaren berri eman.
- Konpainiak gure telefonoa datu-base batean sartu beharko luke, eta horri esker blokeatuta geratuko litzateke. Horrek esan nahi du lapurrak ezingo lukeela negoziorik egin.
Sistema berria gehiago garatu beharko da, konpainiek telefonoa blokeatzeko hiru egun behar dituztelako, asko jota. Denbora gehiegi. Dena den, telefonoa berreskuratuko bagenu berau desblokeatzeko arazorik ez legoke, konpainien arabera.
Erantzunak kargatzen...