Teknologia albisteak
2

Juan Zelaia saria 2003

Erabiltzailearen aurpegia
Pello Elzaburu - PAMIELA argitaleetxea
2003-06-03 : 10:06

Pamiela argitaletxeak, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin Juan Zelaia III.Saiakera saria antolatu du aurten ere, euskaraz idatzitako edozein gairi buruzko saiakerak edota iritzi lanak zabaldu eta sustatzeko asmoz. Sustatun Aurkezteko arauak eman ditugu jakitzera.

Lehiaketan parte hartzeko bete beharreko arauak

  • Lehiaketa honetan euskaraz idatzitako lanak aurkeztu daitezke, orijinalak eta argitaratu gabeak, eta beste ezein literatur lehiaketatan aurkeztu gabekoak. Baldintza hauek indarrean iraungo dute epaiko unera arte,orokorrean, eta argitaratu arte saritu kasu(et)an.
  • Lanak Din-A4 formatuko orritan aurkeztu beharko dira (1.800 karaktere orriko).Luzapena gehienez 75 orrialdekoa izango da.Bost kopia bidali behar dira.
  • Lanak,Pamiela etxea (Juan Zelaia saria),Agustindarren industrialdea/Soltxate. G kalea,B6 nabea.31013 Iruñea helbidera bidali beharko dira,2002-08-31 baino lehenago. Pamiela argitaletxeak, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin Juan Zelaia III.Saiakera saria antolatzen du,euskaraz idatzitako edozein gairi buruzko saiakerak edota iritzi lanak zabaldu eta sustatzeko asmoz.
  • Lanak izenburuaren bidez soilik identifikatu ahal izango dira.Ez dute,beraz,egilea nor den antzemateko biderik eman dezakeen xehetasunik eramango.Aparteko gutunazal itxi batean,egilearen izen-abizenak,helbidea,
  • Telefonoa,faxa edota e-maila daramatzan oharra sartuko da, gutunazalaren kanpoaldean obraren titulua ere aditzera emanez.
  • Pamielak epaimahaia izendatuko du;bero- nen epaia erabakiorra izango da. Lehiaketa honetan parte hartzen duenak besterik gabe arau hauek onartzen dituela adierazten du. Aurreikusi gabeko edozein gorabehera epaima- haiak ebatziko du,berari dagokionean.Gai- nontzekoan, Pamiela etxeak.
  • Saria 6.000 eurotakoa da.
  • Lan irabazlea erabakitzea, plegua irekitzea eta sariaren banaketa 2002eko udazkenean egingo da Iruñean.
  • Urte bereko udazken-neguan argitaratua izango da. Argitaratzeko eskubideak Pamiela etxearenak dira.
  • Saria eman gabe gerta liteke,epaimahaia- ren iritziz aurkezturiko lanek behar adinako mailarik ez balute.Argitaratuak izan daitezke, halaber, epaimahaiaren aukerako diren lanak. 10.Saritu ez diren lanak ez dira itzuliko,eta behin irabazlea ezagutarazi ondoren, hilabete- ko epean desegin egingo dira Pamiela etxearen egoitzatik jasotzen ez direnak.

Pamiela etxea:
Tel.:948 32 65 35 o Faxa::948 32 66 02
soltxate@pamiela.net edo soltxate@pamiela.org

Erantzunak

hautsi
2003-06-04 : 03:58

> - Lanak,Pamiela etxea (Juan Zelaia saria),Agustindarren industrialdea/Soltxate.

> G kalea,B6 nabea.31013 Iruñea helbidera

> bidali beharko dira,2002-08-31 baino lehenago.

>>

> - Lan irabazlea erabakitzea, plegua irekitzea eta

> sariaren banaketa 2002eko udazkenean egingo

> da Iruñean.

>



2002 jartzen duen bi lekuetan, 2003 jarri beharko luke, ala?

Pamiela
2003-06-04 : 10:37

> > - Lanak,Pamiela etxea (Juan Zelaia saria),Agustindarren industrialdea/Soltxate.

> > G kalea,B6 nabea.31013 Iruñea helbidera

> > bidali beharko dira,2002-08-31 baino lehenago.

> >>

> > - Lan irabazlea erabakitzea, plegua irekitzea eta

> > sariaren banaketa 2002eko udazkenean egingo

> > da Iruñean.

> >

>

> 2002 jartzen duen bi lekuetan, 2003 jarri beharko luke, ala?



Bai, ala da. Lanak aurkezteko epea 2003-08-31 da. Eta, jakina, plegua irekitzea 2003ko udazkenean izanen da.

Barkatu eragozpenak.

Erantzun

Sartu