Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Berriro deituko dizut": saria irabazi duen ipuin erotikoa

sustatu - sustatu
2003-06-02 11:06

Basauriko Euskarabila Elkarteak antolatutako Ipuin Erotikoen 8. Lehiaketako irabazlea Rafa Ugalde Iragorri izan da. Amoribietarrak "Berriro deituko dizut" ipuinarekin irabazi du saria. Antolatzaileen esanetan, iaz baino maila hobeagoa izan da aurten.

Bigarren saria, Daniel Martirena Iragorri iruindarrak eskuratu du, "Gure txoko mutura bilduz" lanarekin. Bestalde, Basauriko ipuin hoberenaren saria, Alvaro Rabelli Yanguasek jaso du, "Neska lizun baten lau urtaroak" kontakizunagatik. Martirenak eta Rabellik, oraingoarekin, hirugarren aldiz jasoko dute saria lehiaketa honetan.

Ixiar Rozas, Julen Gabiria eta Miren Agur Meabek osatu dute epaimahaia. Bestalde, guztira 18 partehartzaile izan ditu lehiaketak. Antolatzaileen esanetan, aurreko urteetan baino ipuin gutxiago izan arren, maila iazkoa baino hobea izan da.

Adinaren aldetik, bataz bestekoa inoiz baino altuagoa izan da, gehienak 30 urtetik gorakoak izan dira. Jatorriari dagokionez, multzorik handiena bizkaitarrena izan da eta beste askotan bezala iparraldekoen falta sumatu dute antolatzaileek. Emakumezkoen parte hartzea, oraindik ere, gizonezkoena baino txikiagoa da, 6 emakumezko aurkeztu baitira.

Sari banaketa Basauriko Ibaigane Kultur Etxean izango da, ekainaren 5ean, osteguna, arratsaldeko 7:30ean. Bertan sari banaketa egiteaz gain, Bihotz Bakartien Klubak "Zakil alu hori !!!" izeneko poesia errezitaldia eskainiko du. Ondoren, amaitzeko, lunch-a izango da.

Ipuin osoa irakurtzeko, klikatu behean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu