Teknologia albisteak

Usabilitatea eta informazio arkitektura, Zamudion

Erabiltzailearen aurpegia
Gorka J. Palazio - Kodeak
2003-06-02 : 11:06

Ekainaren 17an, Zamudioko Teknologigunean, usabilitate, elkarreragin eta web-arkitekturaren gaineko jardunaldia izango da. Ekitaldian hamalau artikuluren aurkezpena egingo dute zenbait adituk eta BBK, Deia, Aral Wireless eta Zamudioko parkea dira babesleak.

Jardunaldiak honako izena dauka: Elkarreragina eta usabilitatea web-arkitekturan. Beraz, web-kalitatearekin zerikusia duten gaiak jorratuko dituzte bertan. Besteak beste, irakurgarritasuna, estandarrak, Edukiak Kudeatzeko Sistemak (CMSak), nabigatzeko erraztasuna... izango dira mintzagai. Guztitara 14 artikulu aukeztuko dira eta hizlarien artean, Eduardo Manchón, Chris Tulloch, Phil Sierra, Tim Read, Mariano Cebrián eta Jose I. Armentia egongo dira. Parte hartzen duten entzuleek wireless sarea erabiltzeko aukera izango dute baldin eta konputadore eramangarria badaramate.

Matrikulak 100 euro balio du eta partehartzaileek, behin liburua argitaratu ondoren, liburua jasoko dute. Laburbilduz, honakoak dira datuak:

Lekua: Zamudioko teknologigunea (101 eraikina).
Eguna: ekainaren 17an (9.30etatik -13.45ra).
Informazio gehiago: www.kodeak.org

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago