Auto-bonbak egin du eztanda: 2 lagun hil dira
2003-05-30 15:05
Sustatun ez ditugu horrelako berriak ematen, baina aspaldi horrelakorik ez genuela eta sorpresan harrapatu gaitu asko eta asko. Bi pertsona hil dira Zangotzan (Nafarroa) auto-bonba batek eraginda. Itxuraz, hildakoak polizia nazionalak ziren.
Beste pertsona bat zauritua gertatu da. Hirugarren hori, telefonikako langile bat izan daiteke. eta larri zauritua izan ez bada ere eztandak harrapatu du.
Polizia nazionalak, herri horretan ohi denez, joanak ziren Nortasun Agiri Nazionalak tramitatzera. Zangotzako kultura etxean egiten zuten lan hori.
Auto-bonbak 12:25ean egin du eztanda da Santo Domingo plazan izan da.
Erantzunak kargatzen...