Emule Plus p2p programa, euskaratuta
Emule Plus programa euskaraz dago jada sarean. P2P edo peer-to-peer teknologiarekin dabilen lehen programa euskaratua.
(albiste hau beste baten erantzunetan kargatu du Sustatuzale batek, baina duen interesagatik portadara ekarri dugu: musika eta beste fitxategi batzuk sarean trukatzeko aukera euskaraz ere badago orain)
Lehendabiziko P2P programa euskalduna jada badago sarean eskuragai helbide hontatik: www.emuleplus.tk
Emule ospetsuaren bertsio hau nik probatutako fitxategiak partekatzeko programen artean txukunena dela esan dezaket. Batez ere, filmak, programak, diskografiak eta orokorrean pisu handiko fitxategien bila dabiltzan horientzako.
Erraz da konfiguratzen ta abiadura, deskarga batetik bestera oso aldakorra izan badaiteke ere, oso maila onean mantentzen da.
Euskarazko itzulpena orain dala ez asko bukatu nuen beraz akats, zuzenketa edo ekarpenaren bat egin nahiz gero, lasai idatzi honera: axier@euskalerria.org
Erantzunak kargatzen...