"Grupo Correo"-ren itxura aldaketa
"Grupo Correo Prensa Española"-ko lehendakariorde José María Bergaretxek aurreratutakoaren arabera, enpresako izen berria Vocento izango da, "indarra eta ekimena helarazten dituelako". Komunikazio-enpresak berak aitortu zuenez, egindako ikerketa batzuk jendearen artean "Grupo Correo"izenak balorazio negatiboa zuen.
Itxura aldaketaren berri jakinarazterakoan "Grupo Correo"-ko ordezkariek ondorengo arrazoiak eman zituzten:
- "Grupo Correo" izena zaharkituta geratu da.
- Ez du enpresaren izaera multimedia erakusten.
- Ez da operatiboa, ezta nazioartekoa ere.
Grupo Correo Prensa Españolako lehendakariorde José María Bergaretxek marka berriaren aurkezpenean ziurtatu zuenez bere komunikazio enpresak informazio "independentea eta egiazkoa" eskaintzen du.
"Grupo Correo" azken urteetan espainiar Estatuan komunikazio munduan izandako kontzentrazioaren bultzatzaile nagusietakoa izan da, komunikabide ugari bere menpe baitaude. Adituek diotenez halako prozesuak negatiboak dira, gizarteak jasotzen duen informazioa homogeneizatzea baino lortzen ez duelako. Azken hilabeteetan boterea eskuratzeko borrokak izan dira.
Dagoeneko Google-n "Grupo Correo"-ren webguneari sakatuz gero izen berria (Vocento) pantailaratuta ageriko zaigu.
Erantzunak kargatzen...