Teknologia albisteak

Kontratuetako letra txikia ezingo da erabili

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-05-30 : 10:05

Irailetik aurrera letra txikiarekin ere ezingo da idatzi Katalunia berba. Kontratuetako letra txikiak legez debekatu dituzte Katalunian. Hiritarrei sortzen dizkien buruhausteak gutxitzea da helburua. Zenbat aldiz pasatzen dira irakurri gabe letra txikiak kontratua diru askokoa izan arren?

Milimetro erdiko testuak ere antzeman ditu Generalitateak. Horrek konponbidea behar zuela eta legea atera du. Hemendik aurrera, aseguru etxeek eta bankuek erabili ahal izango dute gutxienez 2,5 milimetrotik gorako hitzak dituzten kontratu eredua.

Lehenengo autonomi erkidegoa da horrelako lege bat martxan jartzen duena. Aurtengo irailetik aurrera hizki txikiek ez dute izango balio legalik. Kontsumo ardura duen sailak dioenez, gaur egun dauden paper batzuetan 0,5 milimetroko hitzak egoteak eragin du legea aldatzea. Irakurri ahal izateko hiru bider letra handitu beharra zegoen fotokopiadora batean. Luparekin irakurri behar izan duten kontraturik ere atzeman dute.

Orain, legea beste sektore batzuetara zabaltzea pentsatzen ari da Generalitatea.

Zergatik 2,5 milimetrokoa bai?

Generalitateak ez du di-da batean neurri hau hartu. Informe bat eskatu die Cataluniako optikariei eta haiek eman dute neurri zehatza. Herritarrek irakurri dezaketen letra tamainaren bataz bestekoa 2,5ekoa da, diote.

Txiki ez, katalunieraz bai

Tipologia uniformea izateaz gain eta letra tamainaren gainean esan duguna betetzeaz gain, gutxienez katalunieraz egotea derrigortuko du Generalitateak . Hori bai, inor ez izateko kaltetua ez du kontratu eredua aldatzea eskatzen legeak, baina bai kopiak ematea 2,5 milimetrotan, garbi eta katalunieraz.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago