Realak webgune berria aurkeztu du
Realak realsociedad.com web orri eraberritu eta abangoardista aurkeztu du, beraien esanetan. Ekimen horrekin jauzi handia egin du kalitatean. Horrekin batera, futbolaren munduko klub nagusien web orrien parean jartzea lortu duela esan dute aurkezpenean. Webgune honen edukia euskaraz eta gazteleraz irakurri daiteke.
Miramongo Parke Teknologikoan aurkeztu da gaur goizean. Bertan, Jose Luis Astiazaran Presidentea, Roberto Olabe, Kirol Zuzendaria, Mikel Etxarri, idazkari teknikoa, Francis Tamayo, Alberto Luque eta Manuel Malvido direktiboak izan dira, besteak beste.
Albiste eta informazio anitza
Gaurtik aurrera Gipuzkoako klubaren inguruko albiste guztien berri emango du:
- Protagonistekin esklusiban egindako elkarrizketak eta erreportaiak.
- Partiden aurreko informazioa, neurketen kronika eta irudiak.
- Partidak online jarraitzeko aukera, bederatzi hizkuntzetan.
- Estatistikak, gaur egungoak eta historikoak.
Guzti horretaz gain, Realaren inguruko informazio ugari eskura dezake webgunea bisitatzen duenak, esaterako:
- Realeko taldeak: lehen taldea, harrobia...
- Kluba: lehendakaria, antolamendu egitura, Zubieta XXI...
- Klubaren historia.
- Instalazioak: Anoeta eta Zubieta
Bazkide, lagunarte eta zaleek badituzte beraientzat zuzenduriko tarteak. Webgunean bertan, foroan parte hartzeko aukera ere badago.
Bestalde, klubaren produktu ofizialak erosteko aukera ematen duen denda birtuala azaltzen da. Azken batean, Realak munduko klub handien abangoardia digitalarekin bat egin du gaur.
Realeko webgune eraberritua ezagutzeko klikatu hemen
Erantzunak kargatzen...