Sustatu logoa Teknologia albisteak

Pirateoak gora: kazaa gero eta indartsuago

Sustatu - Sustatu
2003-05-28 13:05

Kazaaren jabe Sharman Networks-ek horrela zioen: laster, Kazaa 230 milioi deskargara helduko da. Horrek esan nahi du ICQ bat bateko mezularitzak baino deskarga gehiago izango dituela. Horixe jakin daiteke Download.com erregistroen helbidetik.

Kazaakoak pozik, diskoetxeetakoak haserre

Eta ez disko etxeak bakarrik, filmen inguruan mugitzen den industria ere ez dago gozo. Kazaa, izan ere, ez da bakarrik musika legala trukatzeko gune bat. Tartean material pirateatua ematen da eta horrek arduratzen ditu disko etxeak.

Ez dira txantxetarako zifrak eta jakin beharko da honi moldatzen. Egunean 366.000 deskarga egiten omen dira Kazaatik. Ez da makala.

Peer Guardian ere disko etxeen kontra

Ordenagailuan Peer Guardian doako programa instalatuz gero, disko etxeek ezin dute jakin ia erabiltzailea musika jaisten dabilen edo ez. Bi aste izango dira AEBko diskoetxeek milioi bat mezu elektroniko bidali zituztela saretik musika jaisten ziharduten erabilzaileei. Hori ulertua izan da lehenengo abisu moduan. Zer egingo dute disko etxeek jakinez gero zer nork egiten duen? horren kontra dago eginda Peer Guardian

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu