Teknologia albisteak

Euskal Herrian Euskarazen gunea

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - Sustatu
2003-05-28 : 11:05

Euskal Herrian euskaraz erakundeak webgunea jarri du euskaltzale guztien eskura. 20 urtean Euskal Herria euskalduna eraikitzeko lanean aritu den taldeak sarera egin du salto orain. Egiten diharduten lanari jarraipena emateko bide berria.

Sarreran gogoratzen diguten moduan, Euskal Herrian Euskaraz elkartearen sorrera 1979. urteko azaroaren 4an izan zen. Durangoko Azoka izan zen lehen agerpena egiteko hautaturiko lekua. Euskararik gabe, Euskal Herririk ez lelopean ekin zion orain arteko 23 urte luzetako bideari. Orduko hartan, osatzen dugun komunitatea eta lurraldea aintzat harturik, helburu argia plazaratu zuen elkarteak: Euskal Herria euskalduna lortzea. Eta horretarako izaera erreibindikatzailea eta borrokatzailea izango zuela baieztatu.

Denda ere jartzeko asmoa dutela ikusten da, baina gaur behintzat ez dugu horra sartu eta ezer erosterik lortu. Oraindik osatzen ibiliko dira seguruenik.

Euskaltzale aldizkaria ezagutzen duzue?

Orain euskaltzale aldizkariaren 36. zenbakia etxean jasotzeko aukera duzu, izan ere harpidetza webgunetik bertatik egin daiteke-eta. Doan izaten da aldizkari hau. Aldizkaria sarean ere jarri dute webgunean.

Harpidetzaz gain bazkide egiteko aukera ere badago webgunean.

BWEB berri bat: ehe.euskalerria.org

Erantzun

Sartu