Teknologia albisteak

Ahozko inprobisazioa munduan

Erabiltzailearen aurpegia
Marta Ibáñez de Aizpuru eta Oskia Iaben - Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
2003-05-27 : 19:05

Ahozko inprobisazioa munduan. Kulturarteko topaketak egingo dira azaroaren 3-tik 8ra.Donostian eta Bilbon egingo dira topaketok.

Bertsozale Elkarteak AHOZKO INPROBISAZIOA MUNDUAN izeneko kulturarteko topaketak antolatu ditu, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Departamendua, Eusko Jaurlaritza, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta BBK laguntzaile dituela. Donostian egingo dira jardunaldiak aurtengo azaroan, eta bi dimentsiotan bereizitako ahozko inprobisazio kantatua izango dute gai nagusi. Alde batetik, munduko kontinente desberdinetako ahozko inprobisazio kantatuaren hainbat lekuko ezagutzeko parada eskainiko da, eta bakoitzaren hizkuntza, zertzelada eta berezitasunekin. Bestetik, eta oro har, ahozko inprobisazioaren azterketan aurreratzeko ahalegina egingo da, bereziki sakonduz inprobisazio kantatuan, berau ulertzeko esparru teoriko bat garatu, egungo gizarteetan irauteko dituen aukerak aztertu eta egin ditzakeen ekarriak zehaztuz.

Gogoeta teoriko honek ondoko ardatz nagusi hauek garatuko ditu:

  1. - Ahozkotasunaren egoera oro har gaur egungo gizarteetan. Generoak eta modalitateak.
  2. - Ahozkotasunaren antropologia. Ahozko performantzea.
  3. - Ahozko inprobisazio Kantuaren barne-mekanismoak: mugak eta estrategiak.
  4. - Munduko bat-bateko ahozko esperientzien aurkezpena.
  5. - Inprobisazioaren etorkizuna: iniziatiben proposamenak.

Bertan, 11 herrialdetako hizlariak arituko dira. Jaialdietan inprobisadoreak ere ikusi ahal izango dira.

Egitaraua, ordutegiak, zein gai jorratuko diren... horiek guztiak dagoeneko lotuta daude, behin behinekoak badira ere.

Informazio gehiago bertsozaleon webgunean.

Erantzun

Sartu