Nortasun agiri nazionala txip eta guzti
Espainia aldean egiten ari direna bai, hori iraungitzen da bi urte eta erdira. Orain gehienok poltsikoan erabiltzen dugun Nortasun Agiri Nazionalaren ordezko izango da, eta ikusten duzuen moduan gehiagotan berriztu beharko dugu. Ez da bata eta bestea erabiliko, baizik eta guztiz ordezkatuko omen du. Zein izango da aldaketa? ba microchip-a izango duela betiko txartel plastifikatuak. Valentzian egin dituzte dagoeneko lehenengo probak. Ondo funtzionatu ostean hasi da bidea egiten.
Gurean Izenpe
Izenpe ziurtapen elektronikoko erakundea da, euskal administrazioek eraturikoa. Beraien webgunean diotenez, sistema horrek Sinadura Elektroniko Aurreratuko Zerbitzuak ahalbidetuko ditu laster. Izenpek ahalbidetuko du Internet bidez eragiketak tramitatzea inguru seguruan eta erabateko bermearekin. Pentsatzekoa da e-comerce delakoak gora egingo duela eta baita e-administrazioak ere.
Izenpek honako hauek bermatu beharko ditu:
- Egiazkotasuna: herritarrek eta administrazioak bakoitzaren identitatea egiaztatzen dute.
- Konfidentzialtasuna harremanean parte hartzen ez dutenak ezin izango dira edukietan sartu.
- Osotasuna harremanean parte hartzen ez dutenek ezin izango dute edukia manipulatu edo aldatu.
- Ez uko egitea: aldeek ezin izango dute ukatu transakzioa une zehatz batean edo berariazko eduki batzuen barnean egin dela.
Espainiako DNI digitala nork egingo du?
Ba itxura denez, Fábrica nacional de Moneda y Timbre delakoak egingo du eta polizia delegazioak tramitatuko. Orain, martxan jarri aurretik legez onartu beharko da eta horrekiko paralelo doan heinean ikusiko dugu kalean.
Erantzunak kargatzen...