Teknologia albisteak

Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuei buruzko II. Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-05-27 : 11:05

Gipuzkoako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuei buruzko II. Jardunaldiak antolatu ditu. 2003ko maiatzaren 28, 29 eta 30ean egingo dira.

Jardunaldi hauen helburua hezkuntza komunitateko eragile desberdinen esperientziez eta iritziez hausnarketa egin, aztertu eta eztabaidatzea da. Horretarako, zientzia komunitateko ekarpenak kontuan edukiko dira.

Jardunaldi hauen ardatzak funtsezko lau alderditan banatuko dira:

1. Hezkuntzaren errealitatea aldatzera datozen Informazio eta Komunikazio teknologien ezarpena.

Eraldaketa hori esperientzia-sareen sorreran gauzatzen ari da; hau da, proiektu telematikoetan eta irakasleei irakaskuntza ikaskuntza prozesuak hobetzeko komunitate birtualak eskeintzen dien aukera berrietan.

2. Gizarte eta kultur aniztasunaren trataera eskola inklusiboaren eremuan.

Testuinguru berri honen eraginak eskatzen du XXI. mendeko hezkuntzaren bi zutabe aipatzea: izaten ikastea eta elkarbizitzen ikastea, gero eta anitzagoa den errealitate baten barne.

3. Lanbide hausnarketaren esparruan Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen bizi egitura, proiektuen garapenaren euskarri den aldetik.

Horrekin batera, planteatzen da zuzendaritza taldekoek ikastetxeko antolamendu prozesuen hobekuntza eta berrikuntzan parte hartzea.

4. Gure hezkuntza komunitatean hizkuntza irakaskuntzei buruzko esperientzia oso zabala da.

Gaur egun, elebiko irakaskuntzatik hizkuntza anitzetako irakaskuntzarako urratsean sakontzen ari gara; bai prozesuei dagokienez bai prozesuok egoera berriari egokitzeari dagokionez. Bide batez, azterketa zehatzagoaren gai izango dira hizkuntzen tratamendu integratuari buruz esperientziak.

Egitarauaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago