Non daude hauteskunde emaitzak sarean?
Datuen zurrunbiloan ibili gara atzo gauez medio guztiok. Orain, badirudi sarea dela datu horiek guk gura dugunean kontsultatzeko dagoen modu bakarra. Ezin gauza bera esan euskadi.net webguneaz. Euskarazkoan non klikatu asmatzen ere ez da erraza. Gaztelerazko bertsioan, aldiz, errorea ematen dute orriek... Euskadi.net ez da ba oso fin ibili.
- Gipuzkoa.net-en eta Bizkaia.net-en ere ezin webgunean bisita egin... Hori bai, Bill Gates-en programa instalatua baduzu jaso ahal izango duzu informzio hori, klaro, excelen-edo zabaldu beharko duzu...:
- Gipuzkoakoakoan, esandakoa. Webgunetik jaitsi egin behar datuak.
- Bizkaian Munizipaletako datuak ez direla erabilgarriak dio agertzen den mezuak.
- Arabakoan banaketa zerrenda batera apuntatu beharra dago zerbait lortu ahal izateko. Ni ez naiz apuntatu emaitza horiek beste leku batzuetan ere jaso daitezke-eta.
- Nafarroan egoki, baina oraindik emaitza probisionalak dituztela dio gunean irakurri daitekeen mezuak.
Herriz herri aurkitzeko, klikatu hemen Espainiako Ministerioaren gunea nahiko fin dabil.
- Hiriburuetan, ez Bilbo, ez Donostia, ez Iruñea ez Gasteizen ez dago udal datuen emaitzarik beraien webguneetan. Dirua gastatuko zuten ba gune horiek egiten...
Horiekin kontraste eginez, beste herri batzuetan bai. Goienak kudeatzen dituen guneetan emaitzak tauletan, aukeratutako zinegotzien izen eta argazkiak, batzar nagusietako grafikoak atera dituzte. Horiek sarean zeuden bertan gauerdian. Arrasateko guneak eta Irunekoak ere eman zituzten datuak. Lotuak azpian ikusi gura badizue.
Bestetik, txukun biltzen ari dira datuak Bermebatzordea.net gunean.
Erantzunak kargatzen...