Sustatu logoa Teknologia albisteak

Alderdi politikoen webguneak hauteskundeen aurrean

Sustatu - Sustatu
2003-05-23 20:05

Partido Popularraren webgunean sartu eta berrien atal bat badute behinik behin. Noski, zelako berriak hauteskud aurretan? Dena konpondu behar dutela diote hurrengo 4 urteetan. PPk badirudi garranzia eman diola sarean egoteari eta EAEko berri zehatzez gain probintzia bakoitzekoak ere ematen ditu. Pena da hauen programa eta ez jakitzea, baina pais vasco zanpatzeaz bat: Páginas Active Server error ASP 0126 Ezin ikusi. Bizkaiko PPk bai. Hor jakin daiteke zeintzuk diren eta abarrekoak. Baita euskaraz ere. Orain, 2003ko hauteskudeei dagokiena ez joan euskaraz irakurtzera alperrik.

Nafrarroako Ezker Batuaren gunean ahalegin berezia egin dute agendarekin. Eta hori konstante bat da Ezker Batuaren beste webguneetan ere. Oraingoan Hauteskundeei bereziki begira egindako gunea ere egin dute, Foroak, agenda, titularrak... EAEn Herriz herri landutako programak daude sarean esaterako Sestaokoa, Lezokoa zein Zigoitiakoa batzuk aipatze aldera. Egia da askotan errepikatzen direla herriotako programak, baina hori ere normala da partidu berekoak izanda.

EAJ-PNV: Guk ezin izan dugu euskaraz sartu ahal izan webgunera. Gazteleraz sartu eta berritasunik gutxi. Noski, gune ofizialaz ari naiz. Egia da barrura sartu eta ematen duela aukera bat hauteskundeetarako propio egindako gune baterako loturekin. Hauteskundeak2003 deitzen da gunea.

EA: Eusko Alkartasunaren gunean "Interesgarria" izenburupean alderdi honetako buruzagi nagusiek egindako adierazpenak biltzen dira. Azpimarratzekoa da Begoña Errasti lehendakariari eta Gazte Abertzaleak erakundeari dagozkion txokoak. Hautagai nagusienen izenak eta kurrikuluak ere eskuragarri daude webgunean "03 Hauteskundeak" izeneko atalean.

Aralar , alderdi bezala, hasiberria da hauteskunde kontuetan, baina bere webgunean datorren igandera begira prestatutako atalean alderdiaren hitzordu nagusiak sareratu ditu. Halaber, euskal gatazka konponbidean jartzeko proposatzen dituen bideak ere irakurgai daude.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu