Teknologia albisteak

UZEIk BERBA elektronikoa sarean jarri du

Erabiltzailearen aurpegia
UZEI - UZEI
2003-05-23 : 14:05

Lexikografia eta terminologiaren inguruko gaiak jorratzen dituen BERBA berripapera sarean jarri du. Informazioa zabaltzeaz gain, arlo hauetan lanean dihardutenen bilgunea ere izan nahi du proiektu honek. Oraingoz lau hilabetez behin ateratzeko asmoarekin jaio da aldizkari hau.

Terminologian eta Lexikografian lanean ari gara azken 25 urteotan UZEIn. Gure lanaren berri eman nahi dugu, zertan ari garen erakutsiz, gure asmoak eta kezkak zer-nolakoak diren kontatuz. Baina aldi berean, lan horietan partaide ditugun lagunei, asmo eta kezka horietan gogaide ditugun adiskideei, beren iritzia emateko plaza eskaini nahi diegu. Horregatik zabaldu nahi dugu BERBA leiho elektronikoa, era erabilgarri eta azkarrean guri buruzko informazioa zabaltzeko.

BERBA lau hilabetez behin bidaltzeko asmoa dugu.

Ondoko sailak izango ditu:

  • BERBABIDEA: gai nagusia.
  • ZER BERRI?: gure munduaren inguruko berriak.
  • LIBURUAK BERBA BATEAN: irakurri ditugun liburuei buruzko iruzkinak.
  • IRAKURLEA BERBETAN: irakurleek izan ditzaketen galdera edota iradokizunen txokoa.
  • DATOZEN EGUNETAN: agenda modukoa.
  • BERBA ZAHARRAK BERRI: idatzizko BERBA zaharren hainbat artikulu, kontsultagai.

Harpidetu nahi izanez gero, bidali mezu huts bat berba@uzei.com helbidera, gaian "jaso" idatzita.

Erantzun

Sartu