Teknologia albisteak
1

Hauteskundeen emaitzak Sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Gontzal Landa - Goiena
2003-05-23 : 18:05

Igande gauean komunikabideek herritarren informazio-gosea asetu beharko dute. Jende askok Internet erabiliko du hauteskundeen emaitzak ahalik eta goizen jakiteko. Ondorengo artikuluan Hego Euskal Herriko eskaintzaren berri emango dugu.

Gehiago ere egongo dira, baina hemen aukera batzuk:

Nafarroako Gobernuak ez ditu Udal hauteskundeen emaitzak bere webgunean eskainiko, eta Espainiako Barne Ministroaren webgunera lotura bat sareratzera mugatu da. Guzti hori, noski, gaztelera hutsean.

Iruñeko Parlamenturako emaitzei dagokienez, webguneak ez du emaitzak eskaintzeko asmorik agertzen. Asmorik ez badu agertzen izango da ez dituelako emango? batek daki.

Eusko Jaurlaritzak, berriz, emaitzak jakin ahala bere webgunean publikatuko dituela jakinarazi du. EAEkoek badute jarraitzeko modurik, beraz.

Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean sartzerakoan, "Hauteskundeak Bizkaia 2003" dioen logotipoak ongietorria ematen digu, baina bertan klikatu ostean orain lau urteko emaitzak eskaintzen dizkigu.

Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek datozen hauteskundeei egin dieten txokoak, diseinu eta eduki aldetik, antzekotasun handiak dituzte. Biek hala biek emaitzak posta elektroniko bidez jasotzeko aukera eskaintzen diote erabiltzaileari. Berritasun bat aurreko hauteskundeetatik 2003koetara.

Hego Euskal Herrian aritzen diren alderdi politiko nagusien webguneek ez dute asmorik emaitzak hauteskunde gauean bertan eskaintzeko. Baina ziurrenik biharamunean horien berri emango dute.

Kontu guzti honetan udalerrietako webguneak dira emaitzak goizen eman ditzaketenak. Baina emango dituzte? Guk badakizkigu hiru emaitzak di-da batean emango dituztenak: Horren adibide Eskoriatzakoa, Elgetakoa eta Bergarakoa dira. Hiru hauek, zerrenda irabazleak, botoak, grafikoak eta baita zinegotzi ateratzen diren guztien erretratuak ere emango dituzte emaitzak jakin bezain laster, igande gauerdian.

Beste herriren batzuk ere egongo dira agian horrelakorik egingo dutenak. Norbaitek baleki ez legoke gaizki hemen adieraztea.

Webguneren bat ere egongo da han edo hemen emaitza guztiak jasoko dituena... Entzun dugu Eitb.com webguneak ere emango dituela emaitzak...

Erantzunak

Juan ETxenike
2003-05-25 : 19:40

Irungo udaletxeko webgunean, emaitzak flash aplikazio dinamiko bati esker denbora errealan izango dira ikusgai.

http://www.irun.org

Erantzun

Sartu