Teknologia albisteak

Boto elektronikoak futbolerako bakarrik?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-05-23 : 10:05

Ez da erraza izango inondik inora, izan ere, proiektu hau lantzen makina bat lagun ari dira eta denbora dezente inbertitu da. Baina futbolerako balio duenak ez ote du balioko gure herrietako hautagaiak zein diren jakiteko?

Orain dela 100 urte, gutxi gorabehera, Estatu Batuek bozkatzeko lehen makina mekanikoak erabili zituzten. Harrezkero, herrialde askok azaldu dute prozesu automatikoen gaineko interesa, baina seik (Estatu Batuak, Belgika, Brasil, Venezuela, India eta Filipinak) baino ez dute ezarrita. Gurean Demotec sistema da dagoena. Sistema honek ahalbidetzen du boto elektronikoa egitea, modu tradizionala simulatuz Botoak kontatzeko modua errazten du eta baita emaitzak komunikatzea errazagoa izatea ere. Baina zenbat lekutan egin ahal izango da ba? Guk dakigula futboleko batzar orokorretan-eta erabili da, "Athletic-ek erabili zuen.": http://www.demotek.net/experiencias/athletic.htm baina... Demotec-en berri hemen jasoko duzu, nahiz eta gazteleraz eta ingelesez bakarrik dagoen.

Beraz, gaur egun gobernu gutxik egokitu dute euren legeria boto elektronikorako prozeduretara. Eta gurea horietako bat da.

Boto elektronikoaren egoera munduan

Helbide honetan , boto elektronikoaren arteak munduan duen egoera biltzen da. Horretarako, Europako, Estatu Batuetako, Amerikaren Gainerako lurraldeetako, Asiako eta Ozeaniako egoera zehazten da. Era berean, boto elektronikoa ezarrita duten herrialdeak eta boto elektronikoa aztertzen edo ereduzko saiakuntzak egiten ari diren bestelako herrialdeak bereizten dira.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago