Teknologia albisteak

Euskal Herriko Gizarte Foroaren I. Topaketa

Erabiltzailearen aurpegia
amaia - goiena
2003-05-22 : 12:05

Topaketa Gasteizen egingo da ekainaren 28 eta 29an. Antolaketa lanak hasiak dira jada. Maiatzaren 25a bitartean, Foroaren behin betiko egitaraua osatze aldera, tailerrak, mintegiak, etab. aurrera ateratzeko proposamenak jasoko dira.

Atalak eta proposamenak

Gune bakoitzeko pertsona edo talde bat dago arduraduko da ekarpen guztiak jasotzeaz. Horrela, atal bakoitzean bildutako ekarpen guztiekin behin betirako egitaraua zehaztuko da.

Ekarpenak, dagokion gai ardatzaren arabera, helbide elektroniko hauetara bidali behar dira:

  1. Sozio-ekonomia n-jurado@ej-gv.es
  2. Eskubide zibilak eta askatasun demokratikoak pmgpnaehfs@euskalerria.org
  3. Inmigrazioa gustijuana@yahoo.es
  4. Autodeterminazioa eupmeetj@lg.ehu.es
  5. Lurraren Solasa eguzki.ar@euskalnet.net
  6. Gazteria gaztegara@euskalerria.org
  7. Emakumea sarefeminista@euskalerria.org
  8. Identitatea, hizkuntza, hezkuntza eta komunikabideak eheb@euskalnet.net
  9. Egoera internazionala, antimilitarismoa eta herrien elkartasuna scar@euskalnet.net

Ardatz horiek kontuan hartuz, maiatzak 25 bitartean, proposamenak jasoko dira; Euskal Herriko Gizarte Foroaren I. Topaketa emankorra eta denen interesekoa izan dadin.

Beraz, Gizarte Foroan hausnartu eta eztabaidatu beharreko gaiak guztien esku daude. Hau da, gai bakoitzaren edukia eta egitaraua, planteiatzen diren gai edo saio zehatzen arabera antolatuko dira.

Bestalde, gai edo saio zehatzak planteatzearekin batera, horiek lantzeko modua/k eta gidaria/k ere aurkeztu behar dira.

Partehartzaileak:

Elkartzen, Adiskidetuak, Banitz, 8812 Ekimena, Euskalkidetza, Gernika Bonbardaketaren Batzordea, Batasuna, RCADE, ESK, Arangoitiko Euskal Txokoa, Ate-joka Ekimena, Segi, Askapena, Hemen eta Munduan, ELA, CCOO, LAB, EHNE, Euskadiko Gobernuz Kanpoko Elkarteen Koordinakundea, Bateginik, GITE-IPES, Komite Internazionalistak, Eraikuntza, Bilgune Feminista, Herrien Eskubideen Nazioarteko Liga, AHTren Aurkako Asanblada, Eguzki, Gazte Abertzaleak, Ikasle Abertzaleak, Garaipen (Emakume Etorkinen Elkartea), Euskal Herrian Errefuxiatutako Kolonbianoen Kolektiboa, EHE, Elkarkidetza, Ezker Batua Gazteak, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundea, SEAD (Sahara Lagunen Elkartea), Giza Eskubideen Langileak, Bakea eta Elkartasuna, Hirugarren Mundua eta Pakea, Elkarri, EPK, Giza Eskubideen Behatokia, Ekologistak Martxan, Euskadiko Gazte Kontseilua, KEM-MOC, Osasun Publikoaren aldeko Elkartea, Gernika Gogoratuz, Hegoa, Mugarik gabe.

Erantzun

Sartu