Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zure etxeko argazkia, txori begizko perspektiban

Aitita Makurra
2003-05-20 12:05

Hemezortzi euroren truke, bost minutu baino lehen zure auzo, etxe, gogoko futbol zelai edo mendiko argazkia jaits dezakezu zeure ordenagailura. Enpresa bat sortu da hori eskaintzen duena, Getmapping.es, Erresuma Batuan dagoen beste enpresa baten adarra.

Dagoeneko eskaintzen ditu Espainiako 1.600 herri baino gehiagoko argazkiak, denak hegazkinetik aterata, bereizmen handiarekin. Tartean daude hiriburu guztiak eta kostalde osoa. Urtea bukatu orduko, baina, izango ditu estatu osoko argazkiak.

Baten batek nahiago baditu argazkiak paperean, 23,5 euro ordaindu beharko ditu eta hamar egun itxaron, etxean jaso aurretik.

Enpresentzat-eta eskaintzen du harpidetza sistema bat, zeinen bidez ikusi eta jaitsi baitaitezke argazkiak, aurretik 100 euroko kreditua ordainduz gero. Era honetan, argazkiak sei bat euroan ateratzen dira bakoitza.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu