Teknologia albisteak

"Prestige" krisiaren datuak, Euskadin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Eibartarrak zerrendatik jasoa
2003-05-20 : 10:05

Euskal Erakundeek (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Donostiako Udala), apirilaren 30-a arte, 30 milioi euro gastatu dituzte fuelaren aurkako borrokan.

Datuak dira eta datuak faltako dira zerrenda honetan ere, seguruenik. Aspaldian ahaztuxe dagoen gaia ere bada eta... Datuok eibartarrak zerrendatik jaso ditugu Sustatun. Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman dituen datua dira:

  • Krisiaren kudeaketan, 3.000 lagun inplikatu dira (Bizkaia eta Gipuzkoako foru Aldundietako langileak, Gurutze Gorriko eta DYA-ko boluntarioak, eta Eusko Jaurlaritzako langileak, batik bat).
  • Euskadiko 215 arrantz-ontzi, eta mila arrantzaletik gora itsasoko fuelaren garbiketan aritu dira.
  • Euskadiko Itsasontziek 20.000 tona fuel emultsionatuta jaso dituzte, hau da, Bizkaiko Golkoan garbitu den %75-a eta itsasoan jaso den %60-a. Beraz, Galizian bildutakoaren bikoitza eta Kantabrian bildutakoa baino lau aldiz gehiago.
  • Lehorreko garbiketarako Dispositiboak, hondartzetan 2.100 tona jaso ditu, itsasoan jasotakoaren %10-a. Datu honek, Erakunde arteko Batzordeak jarraitu duen apustua, hau da kostako kalteak gutxitzearren arrantz-ontzien itsasoratzearen apustua, indartu egiten du.

Judizioko akzioa

Hemendik aurrera, administrazioaren akzioa bi bidetan oinarritzen da: bata, lehen aipatutako ingurugiroaren erabateko berreskuratzearena eta bigarrena, gastatutako dirua berreskuratzearena ere bai. Azken honetan, aurreko martxoaren 17-an, Corcubioneko Auzitegian zabalik dauden zigor-diligentzietan agertzeaz gainera, Euskal Erakundeek "Prestige" petrolio-ontziaren sozietate klasifikatzailearen aurka "American Bureau of Shipping (ABS)", "gutxienez 50 milioi dolarreko" demanda zibila aurkeztu dugu, eta paraleloki Gobernu espainolarekin harremanak sakontzen jarraituko dugu, Prestige ontziko fuelaren aurkako borrokan ordaindu dugun dirua berreskuratu ahal izateko.

Ondorioak

  1. Gure hondartzetako uretan eta hondarrean egin diren analisi zehatzen arabera, momentuz, fuelak ez du kutsadurarik eragin eta ofizialki ekainaren 15erako aurreikusita dagoen bainu sasoi hasiera, badirudi normaltasunez egin ahal izango dela.
  2. Arrantzaleak itsasoan normaltasunez lanean ari dira, eta kaietan, arraindegietan eta jatetxeetan burutu diren ia 5.000 analisien emaitzek diotenez, arrain eta itsas-produktuek ez dute fuelaren seinalerik agertu.
  3. Oraindik gure litoralean fuel arrasto txikiak begiztatzen direnez, Erakunde arteko Batzordeak erne segitzen du, eta krisiaren hasierako dispositiboak prest ditu, bereziki haitz, itsaslabar eta estuarioen garbiketa eta berreskuratze lanetarako.
  4. Prestige petroliontzitik fuela isuritzen jarraitzen du (Espainiako Mandatarien arabera, eguneko/1-2 tona), baina oraindik ez zaio behin-betiko soluziorik ematen. Beraz, Legebiltzarrean azaldutako azkeneko agerraldian ohartarazi genuen bezala, Bizkaiko Golkoan oraindik fuela geratzen da, nahiz eta urtarrila, otsaila eta martxoan aurkitu zenarekin alderatu ezin den.
  5. Nahiz eta gertatutakoaren arduradun ez izan, Euskadik krisi honetan momentuz 30 milioi euro gastatu ditu, eta eskura ditugun tresna eta bide guztiak erabili eta jarraituko ditugu, euskal hiritarren dirua berreskuratzeko.
  6. Azkenik, Euskadiko erakundeen artean lortu dugun lankidetza, koordinazio eta ulermena azpimarratzea gustatuko litzaidake.

Erantzun

Sartu