Espezieak eta hizkuntzak: antzeko dibertsitatea, baina iraungitzeko arrisku desberdina
Hizkuntz dibertsitate handiko eremuek halaber, hegazti- eta ugaztun-dibertsitate handia ere badute, dela kondizio geo-ekologikoen ondorioz, dela duten estentsio handiagatik. Baina tresna estatistikoak erabiliz estentsioaren efektua alde batera utzita ere, korrelazioak berean dirau. Orobat, mehatxatutako hizkuntz asko dituzten eremuek iraungitzeko hegazti- zein ugaztun-espezie asko ere badituzte.
William J. Sutherland autoreak dioenez, oro har, hizkuntzek iraungitzeko arrisku handiagoa dute espezie biologikoek baino. Azkenen kasuan bezalaxe, gutxieneko hiztun-kopuru bat behar lukete hizkuntzek ere beren iraupen begetatiboa bermatuko bada. Baina Allee efektuaren eraginez, dagoeneko arraroak direnak areago arrarotuko lirateke eta, azkenean, desagertu.
Autoreak hizkuntzak elkarrengandik bereizteko abiadura oso handia izan daitekeela azaltzen du bestalde: Itsaso Bareko Vanuatu duela 3.500 urte inguru besterik kolonizatu ez bazen ere, egun 110 hizkuntza dira bertan.
Ondorio nagusia
Nahiz eta dibertsitate-patroiak bertsuak izan, iraungitzeko arriskuaren arrazoiak desberdinak dira hizkuntzei eta espezie biologikoei dagokienez.
Artikuluaren pdf bertsioa gehitu dut.
Erantzunak kargatzen...